“D ereduko kirola” ikerketa-ekintza proiektua (2016-2018) Laburpena

Nolako aukerak dituzte gaur egungo 10 eta 16 urte arteko haur eta gazteek euren bizitza euskaraz egiteko? Gehienei, eskolak eskaintzen die esparru bat euskaraz aritzeko, baina hortik kanpo?
Esku artean duzun materialak 2016tik 2018ra artean garatu dugun D ereduko
kirola. Ikerketa-ekintza proiektuan egin dugun bidea laburtzen du, eta atera ditugun ondorioak zein aurrera begira irudikatu ditugun lanerako proposamenak eta aukerak aurkezten ditu. Proiektu hau haur eta gazteen aisialdiaren esparruan kokatzen da, zehazki kirolean. Eremu horretan, kirol federatuaren esparruan aritu gara. Ikerketa-lana eta esku-hartzea batera lantzea izan da proiektu honen ezaugarri garrantzizko bat. Hurbileko ikerketa egin dugu, klubetan bertan, entrenatzaile eta jokalari gazteekin mintzatuz, eta kirol-giroaren behaketa bertatik bertara eginaz. Izan ere, helburuetako bat, haur eta gazte horien ahotsak hurbilagotik ezagutzea zen, haiei protagonismoa eman, eta besteak beste, euren kirolean euskaraz aritzearen inguruan zein bizipen dituzten ezagutzea.
Azterketa hau, esperientzia hau, ez dugu edozein klub eta edozein taldetan egin. Euskaraz aritzeari garrantzia ematen dioten klubetan aritu gara.

Proiektuari “D ereduko kirola” jarri genion izena. Baina izen horrek ez du adierazi nahi hezkuntza arloko “D eredua” nolabait kopiatu eta kirol arlora ekartzeko asmo bat. Horretan dago, hain zuzen, egindako bidearen ekarpenetako bat: kirol federatuaren esparruan haur eta gazteek euskara gehiago erabiltzeko aukerak eta bideak zabaldu nahi badira, komeni da eskolak egindako lanari jarraipena ematea, baina eskolan erabili diren hainbat irizpide kirol esparruaren ezaugarrietara egokituz eta birpentsatuz.

Horrela emaitza hobeak lor litezkeela uste dugu. Lan honetan egokitzapen horretarako proposamenak eta ideiak aurkituko dituzu laburtuta.

Kirola (haur eta gazteen) euskararen erabilera binomioan joko-zelai berri bat eraikitzen joateko nolabaiteko ekarpena izan balitezke, pozik geundeke.

2019-03-27 d_ereduko_kirola_laburpena-1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.