DONNAY, ZARZA, TREJO ETA MUÑOZ IZAN DIRA AZKARRENAK BEASAINEN

Beasaingo lasterkariak batzen dituen Bealak taldeak antolatuta, Beasaingo Herri Lasterketa egin dute bosgarrenez. Eguraldiaren aitzakiarik gabe, Loinazko San Martin plazan hasi eta amaitzen zen zirkuitua egin behar izan dute parte hartzaileek, bi lasterketean: 14 kilometrokoa eta zazpi kilometrokoa.

Lasterketa luzean 191 korrikalari iritsi dira helmugara aurten, eta horien artean azkarrena Endika Donnay arrasatearra izan da. Bigarren sailkatu da gizonen artean Lazkaoko Anjel Vazquez, eta hirugarren Iker Manso tolosarra. Gizonezkoen artean lehen herritarra Aitor Etxebeste izan da aurten. Emakumeen sailkapenari dagokionean 14 kilometroko proban Gasteizko Nieves Zarza izan da azkarrena eta haren ondoren sailkatu dira Nerea Etxeberria azkoitiarra, eta Zegamako Karmele Ormazabal. Lehen emakume beasaindarra Amaia Barandiaran izan da.

Zazpi kilometroko lasterketari dagokionean hau da gizonezkoen podiuma: Roberto Trejo (Burlata, Nafarroa), Unai Hernendez urretxuarra, eta Aitor Regillaje tolosarra. Lehen herritarra Hasier Mujika izan da.

Emakumeen artean helmugaratzen lehena Ibarrako Maialen Muñoz izan da, eta bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurrun, Karen Ortiz de Guinea eta Maria Lopez hernaniarrak. Zazpi kilometrokoan lehen beasaindarra Garbiñe Agirrezabala izan da.

Iturria: http://goierri.hitza.eus/2015/03/10/donnay-zarza-trejo-eta-munoz-izan-dira-azkarrenak-beasainen/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.