Bealak, korrikalari talde herrikoi bat da eta izena, Beasaingo Lasterkariak-etik dator.

Talde hau, 2010eko urte amaieran sortu zen, korrika egitea gustatzen zaigun lagun talde bat elkartu ostean eta herriak arlo honetan zuen gabezia betetze asmora.

Bakarrik korri egiteari utzi eta talde giroan ibiltzea da talde honen helburua. Taldea izateaz gain, elkarte bat ere bagara, “USURBE ATLETISMO KLUBA” hain zuzen ere. Honek, federatzeko ahalmena ematen dielarik bertako partaideei, nahiz eta bertako parte-hartzaile gehienen helburua ez izan konpetizioa, korrikalari herrikoiez osaturik baitago taldea.

Gure nahia, ahalik eta parte hartzaile gehien izatea da taldearen barruan. Beraz, korrika egitea gustatzen bazaizu eta talde giro onean ibili nahi baduzu, gure gonbidapena duzu taldean izena emateko!

IZENA EMATEKO EGIN KLIK HEMEN!