Monoziklo proba egingo dute martxoaren 13an Beasainen, herri lasterketarekin batera

Orekan Bizi Naiz eta Bealak taldeek elkarlanean antolatu dute. Monozikloan 7 kilometroko ibilbidea egingo dute. Korrikarako 7 eta 14 kilometroko bi ibilbide daude aukeran. Izena eman daiteke.

Martxoaren 13an, korrikalariak eta monoziklo zaleak elkartuko dira Beasainen, Bealak taldeak Orekan Bizi Naizekoei monoziklo lasterketa antolatzeko gonbitea luzatu eta Orekan Bizi Naizekoek, zalantzarik egin gabe, onartu egin dute. «Bealakekoak eskertu beharrean gaude», adierazi du Aritz Zeberio Orekan Bizi Naiz taldeko kideak.

ALBISTE OSOA: http://goierri.hitza.eus/2016/02/18/monoziklo-proba-antolatu-dute-martxoaren-13rako-herri-lasterketarekin-batera/

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.