Ehunka haurrek parte hartu dute Bealaken lasterketan

Beasaingo Bealak lasterkari taldearen urteko azken lasterketa jokatu da, Igartzako monumentu multzoaren inguruan osatutako zirkuituan. Lauko 212 taldek parte hartu dute.

Beasaingo Bealak lasterkari taldearen urteko azken lasterketa jokatu da gaur goizean, Igartza monumentu multzoaren inguruan osatutako zirkuituan. Goierri beheko eskola umeak aritu dira, mailaz maila, lauko taldeak osatuta, eskuz esku lekukoa igaroz. Eguraldi bikaina lagun, goiz ederra igaro dute bertan elkartutako ehunka haur eta gurasoek.

Lauko 212 taldek parte hartu dute: kimu eta benjamin mailako 800 korrikalarik baino gehiagok. Handienek bi itzuli eman dizkiote zirkuituari, korrikalari bakoitzak 240 metro eginez; eta txikienek itzuli bat, bakoitzak 120 metro eginez. Amaieran korrikalari guztiek txokolate beroa izan dute sari.

Albistea: https://goierri.hitza.eus/2022/10/15/ehunka-haurrek-parte-hartu-dute-bealaken-lasterketan/

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAbnVd

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.